Kalitatea
Kontzeptua & Performancea
IATF 16949:2016, ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 arauen arabera ziurtatuta gaude. Ziurtagiri guztiak AENORek eman ditu (Espainiako Normalizazio eta Ziurtatze Elkartea); IQnet-eko kidea da, eta munduko 10 enpresa ziurtatzaile onenen artean dago.
Ekoizpena
Berrikuntza teknologikoa
Gure etorkizuna Berrikuntza da. Berrikuntzarako departamentu efiziente bat dugu, Kalitate eta Ekoizpen arloekin lankidetza sendoan. Etengabe inbertitzen dugu abangoardiako teknologia duen azken belaunaldiko ekipamenduan.
Zerbitzuak
Neurrira egindako soluzioak
Esmaltatutako hari sorta zabala eskaintzen dugu, kontrol eta kalitate sistema zorrotzenen arabera fabrikatuak, eta automobiletan, etxetresna elektrikoetan, motor elektrikoetan, argiztapenean eta transformadoreen fabrikazioan aplikatzeko, besteak beste.
Enpresa
EDERFIL-BECKER, Koop.E.k bobinaketa aplikazio orokor eta berezietarako kalitate handiko eroale elektrikoen fabrikazioan dihardu, industria elektriko eta elektroteknikorako. Sektorean egindako ibilbide zabala eta nabarmena da gure esperientziaren bermea. Becker merkatuan dago 1945az geroztik, eta EDERFIL, berriz, 1977az geroztik.
Halaber, gure enpresa MONDRAGON Korporazioaren Industria Ekipamenduaren dibisioan dago; beraz, Euskal Herrian nagusia eta Espainian garrantzitsuena den holding pribatuaren babesa, laguntza teknologiko eta egonkortasun finantzarioa dugu, 30.000 miloi euroko aktiboekin eta 85.000 pertsona baino gehiagoko plantillarekin.
Produktuak
Hari magnetikoak funtsezko elementua dira azpiegitura modernoetan zein eguneroko produktuetan. Ederfil Beckerrek kobrezko eta aluminiozko hari sorta oso bat eskaintzen dizu mota guztietako aplikazioetarako. Baina soluzio espezifikoak ere eskaintzen dizkizugu, izan ditzakezun behar guztiak asetzeko neurrira eginak. Eskakizun estandarrak edo bereziak izan, gure kable guztiak doitasun handiko prozesu batean fabrikatzen dira, puntako teknologia erabiliz.
Ederfil Beckerrek kobrezko eta aluminiozko hariz fabrikatutako produktuak hornitzen ditu, bai kalibre amerikarrean (AWG), bai tamaina metrikoetan. Esmaltatutako edo bildutako kable magnetikoetatik, profil biribilarekin, karratuarekin edo angeluzuzenarekin. Sartu eta ezagutu kalitate goreneko gure hari sorta osoa.
Berrikuntza eta kalitatea
Kalitatea ez da kontrol kontua bakarrik, eguneroko lanean sortu eta integratu behar den zerbait da. Ederfil Beckerren, berrikuntzak hauspotzen du gure bezeroen beharrei aurrea hartzeko eta haien itxaropenak gainditzeko gure ikuspegia, bai produktuaren kalitateari dagokionez, bai arreta zerbitzuari dagokionez. Horregatik, baliabideen liburutegi bat dugu, gure produktuekin, zerbitzuekin, kalitatearekin eta berrikuntzarekin lotutako material deskargagarriak dituena.
Informazio liburuxka: Pertsonen energia etorkizuna gidatzen
Ederfil Becker Mondragon Korporazioko enpresa kooperatiboa da, eta bi ekoizpen unitate ditu Gipuzkoan, Alegia eta Legorreta (Euskal Herria, Espainia), baita munduan zehar ordezkaritza ugari ere. Mundu zein toki mailako izen handiko fabrikatzaileak gara. Dauzkagun fabrikazio baliabide, esperientzia eta ezagutza garrantzitsuek konfiantzazko hornitzaile eta bazkide sendo bihurtzen gaituzte zure negoziorako.
Laguntza behar duzu kobrezko edo aluminiozko hari egokia aurkitzeko?
Ederfil Beckerren egunero ahalegintzen gara ezinezkoaren hesiak apurtzen, kobrezko edo aluminiozko hari soluzioak sortuz, gure bezeroek berritzeko, espektatibak gainditzeko eta ingurumena errespetatuz hazteko aukera izan dezaten.