Nor gara?
EDERFIL BECKERen 70 urte baino gehiago daramatzagu kobrezko eta aluminiozko eroale elektriko esmaltatu biribil eta angeluzuzenak ekoizten, hainbat sektoretara bideratuak: automobilgintza, energia, transformadoreak, eolikoa, motor industrialak, sorgailu elektrikoak...
Mondragon Corporationeko kide gara.
Gure sektorean fabrikatzaile nagusietakoa gara nazioartean. Gure produktuen % 80 baino gehiago esportatzen ditugu mundu osora.
Gure bezeroen artean energiaren eta e-mobilityren sektorerako soluzioak fabrikatzen eta garatzen dituzten munduko liderretako batzuk daude.
Gure bezeroek gure fidagarritasuna, zerbitzua, berritzeko gaitasuna eta sendotasun finantzarioa baloratzen dituzte.
200 laguneko taldea gara, bi produkzio zentrotan banatuta: Legorreta eta Alegia, biak Euskal Herrian (Espainiako iparraldean, Frantziako mugaren ondoan)
E-mobility sektorerako soluzio berriak garatzeko proiektuetan parte hartzen dugu.
Gure inbertsio gaitasunak etorkizuneko erronkei erantzuteko aukera ematen digu.